XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bide puska bat pollita egin ginuen elgarrekin.

Soldadogoko berria frango kondatu niozkan: lagunak, jana, bizia, aintzindariak eta holako.

Bethi berri berak denentzat.

Berak ere bere denborako ixtorio batzu erran zaizkitan.

Errekitu pollita ibilia omen zen, berak zionaz.

Ohointza ttipi bat kondatu zautan. Hobe zuen ixilik egon balitz.

Halere denbora errexkiago iragan nuen.

Bidea biziki laburtua atzeman nuen elgarretarik berexi ginelarik.

Ez nintzan urrun herritik eta etxetik.

Gelditu nintzan, banuela berdin denbora.

Bazter guziak ixilik zauden.

Bazterrak arras huts kausitzen nintuen.

Hirian honbeste ilabethe hetsirik egon ondoan, poxi bat harritua nintzan.

Goxo zautan leku huts horietan ibiltzea.

Herritik hurbil nintzalakotz. Etxetik ere bai. Eta libertate osoan!.

Orhoitzapen batzu ikaran zauden bihotzean.

Lagun batzueri pentsatzen nuen. Maite ditut. Maite naute.

Neska gazte batzu ere buruan ibili nituen.

Kuku bat hauteman nuen mendi zilo batetarik.

Zerua poxi bat garbitzen ari zela iduri zuen.

Hantxet norbait heldu ikusi nuen. Emaztekia segur. Begiak itzatu nituen. Makil bat bazuen eskuan.

Aintzinerat ethorri zaitalarik Graxi ezagutu nuen.

Aspaldian ez ginuen elgar ikusia. Lehen... - Graxi! - Frantxua! - Zertan hiz?.

Zonbait hitz erran ginituen, funts handirik gabe, zerbait erran behar-eta.

Asko gustatzen zaut neska gazte hori.

- Zer ari hiz tenore huntan bidean? Galdatu nion.

- Behiak heldu ditiat Harizpuruko bordarat.

- Ez bahaiz gau beltzaren beldur?
- Gauaren beldur? Ez duka makil hau ikusten? Hanbat gaixto. Kasu!.

- Nik ere?
- Zertako ez hik?
- Ez bainaiz gaixtoa!.

- Are! Adio Frantxua, etxerat banoak.

- Zer dun ba gaur?
- Etxerat joan behar diat. Beranta duk.

- Hainbeste denbora ez dugula elgar ikusi, ez duna enekin egongo memento bat?.

Neska gazteak trixte iduri zuen. Berrikitan nigarrez arizana zela ohartu nintzan. Gorde nahi zautan, gauza hori.